Orixolekoen Vignemale mendi mitikorako igoera, primerakoa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko ekainaren 20a

Orixol mendizale elkarteak irteera ederra antolatu zuen joan den aste bukaeran. Vignemale mendi mitikora egin zuten txangoa eta 13 aramaioarrek egin zuten bat planarekin. Zapatuan 06:30ean irten ziren Aramaiotik eta 12:00etarako martxan zeuden: Baysellance deritzon aterpertxera arte sei ordutako ibilaldia egin ostean bertan egin zuten lo. Domekan goizean goiz altxatu eta 09:30ak aldera heldu ziren gailurrera: "Sekulako parajeaz gozatu genuen: Monte Perdido, Midi Dossau, Picos del Infierno... Eguraldia ere itzela, igoeran jo zuen haize zakarra izan ezik. Ederto ibili gara".

11:30erako bueltan zeuden aterpetxean eta amaieran errekan bainu "hotz eta indargarri" baten ostean Aramaiorako itzulerako bidaiari ekin zioten. Domekan heldu ziren herrira, 21:00ak aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak