Udalsarea 21eko batzorde teknikoen bilera Aramaion

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko ekainaren 19a

Udalsarea 21 jasangarritasunaren aldeko udalerrien sarearen batzorde teknikoak bilera egin dute gaur Aramaioko udaletxeko osoko bilkuren aretoan. 100 udalerri baino gehiago ordezkatzen dituzten 45 bat teknikari elkartu dira jasangarritasunaren alde esperientziak trukatzeko. 2011ko azaroan sartu zen Aramaio Udalsarea 21en eta duela hilabete eta erdi Leioan egindako batzorde exekutiboan jaso zuen Ramon Ajuria alkateak diploma ofiziala.

Jon Toña Zuiako Koadrilako Tokiko Agenda 21eko teknikariak azaldu digu zertarako batzen diren: "Esperientzia handiagoa duten udalerrietatik ikastea da helburu nagusia. Ibilbide luzeagoa dute eta hainbat ekintza egin dituzte jasangarritasunaren bidean eta beraz, eurengandik ikastea onuragarria da denondako". 

Auzokar esperientzia

Ramon Ajuriak ongi etorri egin ostean Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuordetza izan da bertan, besteak beste. Esperientzia moduan, bestalde, Areatzako alkateak hartu du hitza eta Auzokar ekimena azaldu du. Garraio kolektiboaren aldeko apustua da eta autoak partekatzean datza hein handi baten.

Hona hemen gaurko egitaraua:

    •    09:30 Aramaioko Udalaren harrera eta gai zerrendaren irakurketa.
    •    09:45 Batzorde exekutiboa: 2012-2013 aldirako Kudeaketa Plana onartzea, eta material berriak aurkeztea.
    •    10:00 Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailburuordetza: organigrama eta eskumenak, estrategia eta udalak babesteko ildoak.
    •    10:30 Tokiko administrazioaren erosketa eta kontratazio publiko berdearen aurkezpena: 2011-2014.
    •    10:45 Berringurumena 2012: deialdiaren alderdi nagusiak.
    •    11:00 JARDUNBIDE EGOKIA
    ◦    Auzokar-Car Sharing (Areatza).
    •    11:15 KAFEA
    •    11:45 tak21: sari-banaketaren eta komunikazio-segimenduaren balantzea.
    ◦    Talde dinamika.
    •    12:45 Udalsarea 21en komunikazio ekintzak: komunikaziorako laguntza-zerbitzuaren aurkezpena eta Komunikazio Plana abian jartzea.
    •    13:15 Hainbat gai:
    ◦    Ihobe-info: Hondakinak prebenitzeko Europako Astea 2012 eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 2012ko diru laguntzak.
    ◦    Hurrengo lan ildoak aurreikustea: Klima aldaketa, Espezie exotiko inbaditzaileak eta Lurzoruak.
    ◦    Bestelakoak.
    •    14:30 Luncha
    •    15:30 Hautazko ekintza:
Aramaioko Ikerketa eta berrikuntza zentrora bisita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak