Goi mailako musikariez osatutako Jazz Corner taldea gaur Sastiñan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko ekainaren 15a

Udaleko Kultura sailak ekaineko egubakoitzak musikatzeko erabakia hartu du aurten ere. Gaur Gasteizko Jazz Corner taldeak joko du Sastiñan, 20:00etan.

Lau musikarik osatzen dute taldea: bateria, pianoa, baxua eta saxoa. Javier Lekuona taldekideak adierazi duenez, adin guztiendako kontzertua izango da eta jazzaren inguruan mugitzen diren hainbat estilo jorratuko dituzte: bluesa, swinga eta doinu latinoak, besteak beste: "Gustura entzuteko saioa izango da, ezer martzianoa izan barik", adierazi du Lekuonak.

"Pozik" eta "gogotsu" gaurko emanaldirako

Eskarmentu handiko musikariak dira; Lekuona bera, esaterako, 20 urtez aritu da musika irakasle lanetan. Oraindik ez dute diskorik grabatu baina asmoa dute laster estudioan sartzeko. "Pozik" eta "gogotsu" daude kontzerturako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak