Gaizki aparkatzen jarraitzen dutenei isuna jarri beharko dietela jakinarazi du Aramaioko Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko ekainaren 14a

Aramaion ere aparkatzearena arazo bihurtzean ari da. Ez akaso aparkaleku faltengatik, baizik eta hainbat herritarrek gaizki aparkatzeko ohitura dutela. Hala dio Udalak atera duen idatziak: "Tamalez herritarrok gaizki aparkatzen jarraitzen dugu beste herritar batzuen kalterako: Bizente Goikoetxea plazan, Santa Kruz abadearen plazan, espaloietan... Honen inguruan kexak jaso ditugunez gogorarazten dizuegu ohitura txarrak zuzendu behar direla, bestela, neurri gogorragoak hartuko beharko dira". Neurrion artean, isunak jartzea aurreikusi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak