Bi aramaioar, Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finalean

Usoa Agirre 2012ko ekainaren 12a

Ekainaren 16an, zapatua, jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala Aguraingo Harresi aretoan. Bertan, besteak beste, Unai Etxenausia eta Paula Amilburu aramaioarrek parte hartuko dute. Goizeko 11:00etan hasiko da 14 urte artekoen saioa eta gaztetxoena (15-18 urte) arratsaldeko 15:30etik aurrera izango da.

24. edizio honetan idatzizkoan 3.446 haur eta gaztetxo aritu dira; bat-batean, berriz, 14 urtera arteko 143 haur eta 15-18 urte bitarteko 93 gaztetxo.

Hona hemen Euskal Herriko finalera sailkatu direnak:

Haurrak

Araba

  • Oier Iñurrieta (Gasteiz)
  • Unai Etxenausia (Aramaio)

Bizkaia

  • Iker Larizgoitia (Mungia)
  • Txaber Altube (Abadiño)

Gipuzkoa

  • Paul Iruretagoiena (Ataun)
  • Maddi Etxeberria (Larraul)

Lapurdi

  • Nahia Sasco (Lekuine)
  • Kerman Diaz (Urruña)

Behe Nafarroa

  • Idoia Iriart (Aiherra)
  • Ellande Dunate (Aiherra)

Nafarroa

  • Joanes Ilarregi (Leitza)
  • Beñat Altzelai (Leitza)

Gaztetxoak

Araba

  • Paula Amilburu (Aramaio)
  • Iñaki Tena (Gasteiz)

Bizkaia

  • Nerea Ibarzabal (Markina)
  • Malen Amenabar (Larrabetzu)

Gipuzkoa

  • Gemma Urteaga (Beasain)
  • Jokin Bergara (Eibar)

Lapurdi

  • Maddi Sarasua (Itsasu)
  • Aitor Servier (Azkaine)

Nafarroa

  • Mikel Lasarte (Barañain)
  • Maddalen Lopez (Lesaka)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak