San Martin eskolakoen lip dubaren grabaketak asteon, elkarbizitzaren aldeko ekintzen barruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko ekainaren 5a

San Martin eskolako haurrak eta irakasleak ikasturte amaierarako gertu egotea espero duten lip duba grabatzen ari dira asteon. Atzo, astelehena, egin zuten lehen entsegua eta gaur ere, eguraldi ederra lagun, kolorez jantzi dute Herriko plaza. Udaletxeko ordezkariek ere hartu dute parte grabaketan, Ramon Ajuria alkatea barne. Gaurko grabaketak "ondo" joan direla adierazi du zuzendari lanetan aritu den Iagoba Domingo arrasatearrak baina badaezpada eguenean beste grabaketa bat egingo dute non aukeratu izateko.

Urtz taldearen Kaixo! abestia aukeratu dute lip duberako, elkarbizitza programaren barruan galtzen doan agurtzeko ohitura berreskuratze aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak