Zapatuan, hilak 16, 06:30ean egin dute hitzordua auobus geltokian. Lehen egunean ibilaldi laburra egingo dute eta domekan, berriz, saiatuko dira Vignemale mendiko tontorra egiten (3.298 metro). Frantziako Piriniotako gailurrik altuena da.
Materiala etxetik eramateko aukera
Antolatzaileek gomendatu dute etxean kranpoiak eta pioletak dituztenek badaezpada eraman dezatela: "Materiala eramango dugu baina norberaren materialarekin ibiltzea nahiago duenak eraman dezala", adierazi dute.