Eguraldia lagun izan zuten azokara bertaratutakoek. "Kanpoko jende nahikoa hurbildu da, eta hori oso positiboa da herriarentzat. Hemendik, antolaketan lagundu digutenei eta parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu" adierazi zuen Mikel Ocejak, Aramailurreko presidenteak.