Aramailur kontsumo taldeak eta Setem gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, bidezko merkataritzaren aldeko azoka egingo dute domekan plazan. Hainbat ekintza izango dira: trikitilariekin girotutako dastatzea (11:00), joku didaktikoak (11:15), pintxo potea (11:30), zerealen gaineko dokumentala Sastiñan (12:15), Txanotxoren saskia ipuin kontaketa Sastiñan (13:15) eta ABBren katalogoaren aurkezpena eta saskiaren zozketa (14:15). Hiltegi zaharrean komiki bat egongo da ikusgai goiz osoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.