Azkoaga auzoko lanak, Diputazioaren baimenaren zain

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko maiatzaren 31

Atzoko osoko bilkuran Azkoaga auzoko saneamendu sarea eraberritzeko lanak izan zituzten hizpide. Diru-laguntza eskatu eta onartu du Diputazioak baina oraindik baimena eman behar du lanak hasteko. Udal gobernuak ahalegina egingo du lanok legealdi honetan egiteko. Horrez gain, 2012ko euskara plana ere onartu zen aho batez. Bestalde, Bateragune auziaren kontrako eta auzipetuen askatasuna eskatzeko mozioa aurkeztu zuen Bilduk; onartu egin zen, EAJren abstentzioarekin. Alkatea ez zen egon konpromiso pertsonalengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak