Eguzkierripa Rock jaialdia, arrakastatsua aurten ere

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko maiatzaren 30a

Aramaioko Gazte Asanbladak antolatuta, Eguzkierripa Rock jaialdia egin zuten zapatuan Andra Mari ermitan. Egun osorako plana antolatu zuten eta eguraldia lagun, giro ederrean ibili ziren. Bazkarian aramaioarrak izan ziren protagonista –40 lagun bildu ziren– baina kontzertuak hasi zirenean Izarratik etorritako talde batek autobusa ekarri zuenez talde polita bildu zen ermitan. Arabako txoko ezberdinetatik etorritako hiru taldek eta etxeko Gorroto eta El Exterminio de la Raza del Mono taldeek giro ederra jarri zuten, ermita rock & roll eta punk doinuez bustiz. Datorren urtean gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak