San Martin eskolaren jaia, giro ederrean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko maiatzaren 30a

San Martin eskolako jaia ospatu zuten zapatuan. Guraso elkarteak eta irakasleek elkarlanean antolatuta hainbat ekintza egin zituzten eskola inguruan, hala nola, tailerrak, tirolina, karaokea, patata tortila 'pikea' –bost taldek hartu zuten parte–, familia ezberdinek ekarritako jakiekin egindako afaria eta eguna borobiltzeko DJ-AL-en musika emanaldia. Antolatzaileak oso pozik geratu ziren egunak emandakoarekin: "Oso ondo irten zen dena, eguraldi polita egin zuen eta ederto pasa genuen", adierazi dute.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak