'Moneda de Euskal Herria', 20 urteetako lana jasotzen duen Euskal Herriko txanponen katalogoa

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Carpintero 2012ko mai. 25a, 16:35

Historia guztian zehar egon diren Euskal Herriko txanponen katalogoa egiten aritu da Pablo Beitia kolekzionista azken urte hauetan. Dagoeneko amaitu du eta Espainia mailako subastaetxe garrantzitsuenetan kopia bana uztea lortu du.

Ikerketa sakona egin ostean, Pablo Beitia aramaioarrak amaitu du Euskal Herriko serigrafia duten txanponen bilketa. Azken hamar urte hauetan kolekzionistentzako katalogoa egiten aritu da, baina guztira 20 urte eman ditu subasta ezberdinetako txanponak batzen.

‘Moneda de Euskal Herria’ izeneko liburuak, garai ezberdinetako txanponak batzen ditu, beraien argazki eta historiarekin batera, guztiak Euskal Herrikoak direlarik.

Bere helburua orain, katalogoa ahalik eta subastaetxe gehienetan zabaltzea da. Dagoeneko, Teresa Sisó izeneko Espainiako subastaetxeko zuzendaririk onenak badu katalogo honen kopia bat. Kataluniako zein Madrileko beste subastaetxe ospetsu batzuetara bere lana saltzea ere lortu du Pablok. Interes handia erakutsi dute erosleek gai honen inguruan, izan ere Euskal Herriko txanponak biltzen dituen lehenengo bilduma da.

Hala ere, Pablok burututako urteetako lan guztia amortizatzeko liburu asko saldu behar izango ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak