San Martin eskolaren jaia bihar, familia giroan ondo pasatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko maiatzaren 25a

Egun handia izango da biharkoa San Martin eskolakoendako. Aurten laugarrenez, ikasturtea agurtzeko jaia ospatuko dute. Eskolaren jaia, urtean zehar egiten diren beste hainbat ekintzen antzera, guraso eta irakasleek elkarlanean antolatzen dute. Jaiaren helburua da, Aizpea Ajuriagerra antolatzaile lanetan diharduen gurasoak azaldu duenez, guraso, irakasle eta ikasleak egun batez elkartzea, eta  "ondo pasatzea, noski!".

Askotariko ekintzak izango dira, arratsaldean hasita: haur zein gurasoendako tailerrak –sukaldaritza tailerra, kasu–, tirolina, partaide guztien artean gozatzeko jolasak, karaokea, afari-merienda, erromeria... Haurrendako ekintzak bereziki, baina familia giroan egun ederra pasatzea ahalbidetzen dutenak. Hala, antolatzaileek dei berezia egin diete herritar guztiei jaiarekin bat egin dezaten: "Edonor dago gonbidatuta, baina batez ere gurasoak, halako ekitaldietan gehiago kostatzen zaigu-eta parte hartzea. Ederto pasako dugu!".

Elkarlana eta harreman ona
Esandako moduan, guraso eta irakasleen elkarlanari esker antolatzen da jaia. Ajuriagerrak dioenez, guraso elkarteko kideen eta irakasleen arteko harremana "oso ona" da: "Oso giro polita dago", dio.
Bestalde, ekintza guztiak eskolako patioan egingo dira eta euria egiten badu bigarren aukera da ekintzok pilotalekuan egitea.

Biharko egitaraua

16:00 Ongi etorria.

16:00-17:30 Tailerrak: eguzki-loreak, zibak, aurpegi- margotzea, txalaparta, homa-irudia, sukaldaritza (gurasoendako) patata tortilla pikea...

17:30-18:00 Tirolina.

18:00-19:00 Jolasak: aulkiak, besarkada musika....

19:00 Karaokea.

20:30 Afari-merienda eta ondoren erromeria Al DJ-rekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak