Aramaioko Papargorri abesbatzak emanaldi bikaina eskaini zuen Gasteizko kontserbatorioan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko maiatzaren 24a

Arabako haur abesbatzen federazioak kontzertua eskaini zuen joan den domekan Gasteizko kontserbatorioan eta Aramaioko Papargorri abesbatzakoek ez zuten hutsik egin. Abesbatzako eskolania aurreko eta eskolaniako haurrek abestu zuten, guztira sei abesti. Eta abestutakoen artean, Michael Jackson-en, Leonard Cohen edota The Beatles taldearen abestiak. Kontzertuko hainbat abesti Youtube-n daude ikusgai; bideoa ikusteko webgune horren bilatzailean Arabatxo 2012 idatzi behar da. 

Hona kantatu zituzten abestiak.

Eskolania aurrekoek hiru abesti kantatu zituzten:
-Obladi- oblada (The Beatles)
-Ben Michael Jackson)
-Lollipot (Mika)


Gero eskolaniakoek beste hiru abesti. Hain zuzen:
-What a wonderfu world (G.D.Weiss eta Bob Thiele)
- Hallelujah  (Leonard Cohen)
-Lean on me (Bill Withers)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak