Eguzkierripa auzoa rock gogorraren topaleku izango da bihar

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko maiatzaren 25a

Aramaioko Gazte Asanbladaren ekimenez, Eguzkierripa Rock jaialdiaren laugarren edizioa ospatuko dute bihar, hilak 26, Andra Mari ermitan. Asanbladako kideek gogoratu dute nola sortu zen jaialdia: "Jaialdiaren ideia lagun arteko berbaldi batetik sortu zen. Herrian ezaguna den leku eder baten, hau da, Andra Mari ermitan, zerbait egin zitekeela pentsatu genuen. Aterpe ederra dugu eta ermita bat izateak beste xarma bat ematen dio". Honakoa ere gaineratu dute: "Jaialdia herrian errotuta dago eta asanbladarendako oso hitzordu garrantzitsua da".

Urtero moduan, egitarauan ez dago nobedade handirik: 12:30ean musikaz girotutako poteoa egingo dute eta 14:30ak aldera hasiko da herri bazkaria. Txartelak herriko tabernetan daude salgai, 12 eurotan. Etzi, hilak 23, izango da azken eguna txartelok erosteko.

Bost talde, guztiak arabarrak
Bazkalosteko animazioaren ostean, 20:00ak aldera hasiko dira kontzertuak. Bost talde guztira, arabarrak guztiak, eta Aramaioko bi talde: El exterminio de la raza del mono eta Gorroto. Gainerako hiru taldeak dira Eskean (Arratia), Zirkinik bez (Arratia) eta Astalapo (Izarra). Eskainiko duten doinuei dagokienez, punk rock doinuak izango dira nagusi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak