San Martin eskola margotzen, guraso elkartearen ekimenez

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko mai. 17a, 13:53

Pasa den aste bukaeran Aramaioko guraso elkarteak antolatuta, guraso eta irakasle talde bat San Martin eskola margotzen ibili ziren. Gabonetan ateak eta armarioak egin ziren eta joan den zapatuan bigarren solairuko sabaiak margotzen aritu ziren. Hurrengo saioan lehengo solairuko sabaia eta hormak margotuko dituzte. Adierazi digutenez,  "umore onean" ibili ziren eskolaren barrualdea txukuntzen eta hurrengorako falta ziren gurasoei parte hartzeko deia luzatu gura diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak