Sareko kide izatea lortzeko ibilbide tinkoa egin du Aramaiok udalerrian Tokiko Agenda 21 ezarri zuenetik. Ibilbide horren adierazle dira garapen jasangarriaren aldeko konpromisoa baieztatzen duen Aalborgeko Gutuna jaso izana –edo Jasangarritasunerako Europar Hirien Gutuna–; Iraunkortasun diagnostikoa eta ekintza plana burutzea eta herritarren parte hartzerako kanalak egokitu eta egonkortzea.
Egun, 196 udalerri
Udalsarea 21 Euskal Autonomia Erkidegoko 196 udalerrik osatzen dute egun, baita Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Osasun eta Kotsumo Sailak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, URA Agentziak, eta Ingurumen Jarduketarako Sozietateak (Ihobe). Erakunde multzo honek Euskal Autonomia Erkidegoko maila administratibo guztiak hartzen ditu aintzat.