Haur sahararrekin 'Oporrak Bakean' igarotzeko deia egin du Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko maiatzaren 10a

Euskadiko Fronte Polisarioaren ordezkaritzaren idatzia jaso du Aramaioko Udalak,  2012ko "Oporrak Bakean"  programaren gainean. Aurten 410 saharar haur ekarri gura dituzte EAEra –7 eta 12 urte arteko haurrak–, 2012ko ekainaren 30etik 2012ko abuztuaren 30era bitartean oporrak gurean pasa ditzaten. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak haurren osasun laguntza bere kargu hartuko du EAEn dauden bitartean eta erantzukizun zibilari eta istripuei aurre egiteko aseguru pribatua izango dute. Era bereab, Aramaioko Udalak bere gain hartuko ditu haurraren bidaiaren gastuak. Haur horiei laguntzeko haur bat ekartzea edo programaren inguruan informazio gehiago jasotzea gura duenak jo dezala Udal buelgoetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak