Koadrilako Komunikazio Sailak prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, turista gehienak Euskal Herrikoak izan dira, bizkaitarrak eta arabarrak batez ere. Estatu mailan madrildarrak izan dira nagusi eta gero kataluniarrak.
Bigarren errekonozimendua
Jende gehiago etorri da zer ikusi badagoelako. Eta zer ikusi horren adibide garbia da Gorbeia Central Park. Bada, joan den apirilaren 20an Gorbeia Centrak Park eskaintza turistikoak beste sari bat irabazi zuen. Azken urtean jasotako bigarren saria da honakoa, Sustapen ministerioak ematen dituen Alimara sari ospetsuen barruan.
Tokiko erakunde turistikoen atalean saritu dute, turismo eta ostalaritza sektoreak, publikoak zein pribatuak, bere baliabideak jakitera emateko egindako lanagatik. Saria jasotzen izan zen Lierni Altuna aramaioarra, Zuiako Koadrilako presidente moduan.