Euria egin arren, gustura punk rock doinu artean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko maiatzaren 3a

Zapatuan punk rock jaialdia egin zuten San Martin eskolaren azpian. Aramaioko eta inguruko herrietako zortzi talde igo ziren eskola azpiko agertokira: El Trio Calavera, Alarma Gorria, El exterminio de la raza del mono, Desorden, The Boobys, No Hope, Krisis eta Dirty Brothers. Punk rock doinuak nagusi, baina talde bakoitzak bere ukitua emanez.

Lidergo ekintzailea eta berritzailea deritzon ikasketak egiten dabilen Edurne Kortabarria aramaioarra aritu zen antolatzaile lanetan, Andoni Ariño arrasatearrarekin batera. Ikasturteko helburua enpresa bat zerotik abiaraztea da eta jaialdia enpresa berri horrendako dirua lortzeko antolatu zuten. Gustuko musika da eurendako eta horregatik antolatu zuten.

"Antolakuntza lan handia"
Kortabarria pozik zegoen jaialdia orokorrean ondo irten zelako, baina antolakuntza lan handia izan zela adierazi digu: "Lan gehiegi dauka halako kontzertu bat antolatzeak. Zortzi talde izanda hilabete bat lehenago hasi behar da antolatzen, gutxienez. Jende asko egon zen eta kanpotik etorritako jendeak oso ondo pasa zuen. Euriak ez zion jendeari kontzertua ikusteko gogoa kendu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak