Apirilaren 25eko osoko bilkuran Aramaioko 'Herrira'-k mozioa aurkeztu zuen Parot doktrina gaitzetsi eta espetxean 24 urte daramatzan Luis Mari Azkargorta 'Kanto' preso aramaioarraren etxeratzea eskatzeko. Mozioa onartu egin zen, Bildu eta Aramaioko Alkartasunaren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin. Horrez gain, apirileko azken egubakoitzeko elkarretaratzean 30 lagun bildu ziren 'Kanto'-ri eta haren senideei babesa emateko. Postalak ere banatu zituzten, gura duenak preso aramaioarrari gutun bat idatz diezaion.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.