Maider Unda Txinara, Jokoetarako txartel bila

Xabier Urtzelai 2012ko apirilaren 27a

Joan den astean Bulgarian zilarrezko domina irabazi arren Maider Undak ez zuen lortu Londresen egingo dituzten Olinpiar Jokoetarako sailkatzea; Sofian egindako aurreolinpikoan bi borrokalari onenek lortu zuten txartela, eta aurreratu moduan, Aramaiokoa hirugarren sailkatu zen.

Hala, Olinpiar Jokoetara sailkatzeko hurrengo ahalegina egunotan egingo du, Txinan, Taiyuanen egingo duten mundu mailako aurreolinpikoan. Domekan izango du borrokaldia, eta Txinatik helburua bete barik itzultzen bada datorren maiatzaren 6an izango du azken aukera, Vantaan-en (Finlandia) egingo duten txapelketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak