Sarrerarik ez dute kobratuko baina agertokitik gertu jarriko duten txosnatik aterako dute Glow enpresarendako dirua. Kortabarria eta haren klasekide Andoni Ariño arrasatearra egongo dira txosnan lanean. 19:00etan hasiko dira kontzertuak eta gaua ondo sartu arte zuzeneko musikak ez du etenik izango.
JAIALDIAN PARTE HARTUKO DUTEN TALDEAK
El Trio Calavera
Oñati.
Alerta Gorria:
Arbizu (Nafarroa).
The Boobys:
Orereta.
Desorden:
Aramaio eta Arrasate.
El exterminio de la raza del mono:
Aramaio.
Krisis:
Aretxabaleta.
No Hope:
Arrasate eta Aretxabaleta.
Dirty Brothers:
Arrasate eta Aramaio.