Izan ere, San Martin eskolarekin gauzatutako elkarlanari esker, Lehen Hezkuntzako ikasle gehienek hartu dute parte. Horiendako antzezlan ederra prestatu dute Txirritolakoek gaurko: Amona Joxeparen istorioak. Merlin aztia eta amona Joxepa dira protagonistak eta magia, antzerkia eta txotxongiloak uztartzen dituen ikuskizuna da.
Helduen atalean, goi mailako lanak
Era berean, aurten helduengana heltzeko ahalegin berezia egin dute eta ahalegin horri esker, bi lan jaso dituzte. Lanok oso maila altukoak izan dira, epaimahaiaren arabera.