Brontzea bai baina Jokoetarako sailkatzea ez du lortu Maider Undak Bulgarian

Julen Iriondo 2012ko apirilaren 23a

Hirugarren amaitu du oletarrak Sofiako aurreolinpikoa. Astebetean Txinan izango du Londreserako txartela lortzeko beste aukera bat.

Podiumeko hirugarren postuan bukatu arren, Maider Unda borrokalari oletarrak ezin izan du Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortu, asteburuan Bulgariako aurreolinpikoan.

Lehiaketa Cinthya Vanessa Vescan frantziarrari irabaziz hasi zuen. Final laurdenetan, ordea, azkenean txapelketako garaile izan zen Jenny Franson suediarrak sailkapenerako bidea moztu zion.

Bigarren aukeran, lehenik Kristine Odrina-Urvova letoniarrari eta gero Dina Ivanova azerbayandarrari irabaziaz, brontzezko domina bereganatu zuen. Asteon izango du Jokoetarako txartela lortzeko beste aukera bat, Txinan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak