Udalekuetan parte hartu gura duten haurrek maiatzaren 25a baino lehen eman behar dute izena, udaletxean edo San Martin eskolan. Honako bi dokumentu hauek aurkeztu beharko dira izena ematerakoan: izen-emate orria beteta umearen datuekin eta Aramaioko Udalak, Euskadiko Kutxa edo Vital Kutxan duen kontu korronte zenbakian, haurraren izenean 36 euroko ordainketa egin dela egiaztatzen duen agiria. Hau da, izen-ematearen prezioa 36 euroko da.
Begiraleak behar dira: formazio berezia, ekainaren 9an
Udalak jakinarazi du aurten ere begiraleak behar dituela. Interesatuek maiatzaren 25a baino lehen egin behar dute eskaera, honako telefono honetara arratsaldez deituta: 945 44 53 74 (Ana Muñoa). Begirale guztiek derrigorrezkoa den formazio berezia jasoko dute ekainaren 9an.
Bestalde, baldintza bakarra da 17 urte baino gehiago izatea, baina baloratuko da begirale titulua edo magisteritza ikasketak izatea, EGA izatea, umeekin esperientzia izatea eta aramaioarra izatea. 240 euroko soldata jasoko dute begirale guztiek.