Apirilaren 21ean ekitaldi berezia egin behar zuten Aramaion. Juan Manuel Sanchez Gordillo Marinaledako (Sevilla) alkate ospetsuak mahaingurua eskaini behar zuen, Zuiako Koadrilako beste alkate batzuekin batera. Mahainguruak Herri bat kudeatzeko eredu desberdina izan behar zuen izenburu, baina bertan behera geratu da arazo pertsonalak direla medio. Hala ere, aurrerago etortzeko borondatea erakutsi du; Aramaioko Udalak jakinarazi du data berri hori zehazterakoan ekitaldia noiz izango den iragarriko duela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.