Ramon Ajuria Aramaioko alkatea 'Harira'-n

Goiatz Arana Begiristain 2012ko apirilaren 17a

Ramon Ajuria Aramaioko alkatea Goiena telebistako Harira saioan izango da gaur, martitzena. Herriko gora-beherak, hiri hondakinen kudeaketa, Baserri-Barri proiektua, Lurgorri zentrua eta beste hainbat, izango dituzte berbeta gai. Herritarrek ere parte hartu ahal izango dute saioan. 21:25ean hasita, zuzen-zuzenean.

Ikus-entzuleek saioan parte hartzeko eta alkateari galderak egiteko aukera izango dute, saioa zuzenean baita (21:30). Hainbat modutara egin ahal izango dute hori:

Zuzenean:

  • Telefonotik deituz: 943 25 05 03.
  • Twitter bidez: #harira hashtag-a erabilita.

Aurretik:

  • Posta elektronikoz: harira@goiena.com helbidean.
  • Goiena.net-en, albiste honen barrenean, zeure galdera edo iruzkina erantzunetan utziz.

Herritarrek parte hartzeko hainbat modu daude. Orain, galderak edo kezkak luzatzeko gonbita luza nahi dizuegu Goienatik. Ea, ba, parte hartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak