Alaiak erretiratu elkartekoak Cadiz aldean ibili dira. Martxoaren 26an irten ziren Aramaiotik, autobusez. Astebete egin dute bertan eta hainbat herri ezagutu dituzte: Cadiz hiriburua, Jerez de la Frontera, Herri Zuriak (El Bosque, Ubrique, Arcos), Chipiona, Vejer, San Fernando, Medina Sidonia… Bidaia osoan gida bat eraman dute eta ez hori bakarrik, herri askotan tokiko giden azalpenak izan dituzte. Horrela, azaldu dutenez, bidaia "are interesgarriagoa" izan da. 46 lagun joan dira eta euren arteko giroa ezin hobea. Jakinarazi dutenez, datorren urtean ere antzeko beste bidai bat egiteko gogoz gelditu dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.