Txirritola euskara elkarteak antolatuta, Julen Arriolabengoa hizkuntzalari aramaioarrak hitzaldia eskaini zuen atzo Kultur etxean. Memoria historikoa kantu zaharretan izenburupean Arriolabengoak XVI. mendea baino lehenagoko abestiak aztertu zituen entzuleekin batera, batez ere Aramaio eta inguruko herriekin zerikusia dutenak. Besteak beste, Arrasateko erreketari buruzko (1448) Ibarguen-Cachopin egilearen kantuak edota Aramaioko bertso zaharrak ikertu zituzten. 20 bat lagun gerturatu ziren eta gehiengoa jende edadetua izan arren, zenbait gaztek ere bat egin zuten Txirritolaren hitzorduarekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.