Euskal presoen eskubideen aldeko azken egubakoitzeko elkarretaratzearen ondoren –19:30ean hasita, ohi baino laburragoa egingo dute– Aramaioko 'Herrira' taldea aurkeztuko dute gaur, 19:45ak aldera. Taldearen nondik norakoak azaltzeaz gain, Aramaiorako dituzten helburuak plazaratuko dituzte, herritar guztien parte hartzea eta konpromisoa eskatuz. Azkenik, aurkezpenaren deitzaileek jakinarazi dute jatekoa eta edatekoa egongo dela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.