Nola? Bada, izena emateko fitxa beteta, osasun txartelaren kopia eta 40 euroko ordainketa ziurtatzen duen bankuko egiaztagiria entregatuta (transferentzia egitean kontzeptu moduan haurraren izen-abizenak idatzi, honako kontu korronte zenbakian: 3035 0012 74 0120025862).
Euskara bultzatzea
Bertso barnetegiaren helburuak honakoak dira: euskararen erabilera bultzatzea oporraldia aprobetxatuz, bere erregistrorik ludikoena garatzea eta ondare kulturala sakonago ezagutzea.