Alaiak erretiratu elkarteak antolatuta, kontsumo arduratsuaren gaineko jardunaldiak egin zituzten hilaren 12tik 15era. Antolatzaileen esanetan, "jardunaldi interesgarriak" izan dira: "Kontsumo arduratsuaren gainean zerbait gehiago ikasi dugu", diote. Besteak beste, Cafes Fortaleza enpresaren Gasteizko lantokia bisitatu zuten: "Sekulako atentzioz tratatu gintuzten eta kafearen gaineko hainbat argibide eman zizkiguten. Amaitzeko, gainera, kafe eder bat dastatzeko aukera izan genuen eta bi paketerekin joan ginen etxera", adierazi du Cristina Etxenausia Alaiak elkarteko kideak. Hurrengo hitzaldietan ere parte hartzeko deia egin dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.