Martin Arriolabengoa koadrilako kidearen arabera bertsoaren edukiaz gain, bertsoa aurkezteko moduak garrantzi handia dauka: "Bertsoa nola abesten den, ondo antzeztu den...
Hainbat detaile hartzen dira kontutan, bertsoaren edukiaz haratago doazenak". Finalera begira, aurkari izango dituzten Gasteizko Martin Ttipia koadrila da faborito, Arriolabengoaren arabera: "Lan txukuna egitea da gure asmoa, besteek oso talde ona dute-eta". Bi taldeek honako gaia izango dute: Zer falta zaio Arabari?
Egitarau ederra prestatu dute hilaren 24rako: 12:00etan bertso-poteoa plazatik, 14:30ean herri bazkaria eta 17:30ean hasita, final handia.