'Greban gaude' antzezlana gaur, Txirritolaren eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko martxoaren 16a

opagunea elkarteak kudeatzen duen Kultur errota zerbitzuaren bidez, Txirritola euskara elkarteak antzezlana antolatu du gaurko, kultur etxean (22:30): Greban gaude. Sarrera bi euro ordaindu beharko da. Antzezlanaren protagonista hiru garbitzaile dira, grebara joatea erabaki dutenak. Grebaren zergatia ez du inork argi baina elkartu eta solasari ekingo diote. Oso desberdinak dira euren artean eta gaiak jorratzeko orduan, ezberdintasun horiek agerian geratuko dira. Ironia handiz eta umore ukitu nabariarekin hainbat gai izango dituzte hizpide: maitasuna, familia, sexua, ilusioak... Labur esanda, emakumezkoen pentsaeraren ikuspegi ezberdinak azaltzen dira antzezlanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak