Aramaioko Ai Ene taldea finalerako sailkatu da, idatzizko modalitatean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko martxoaren 11

Aramaiok izango du ordezkaritza martxoaren 24an Aramaioko frontoian jokatuko den Arabako koadrila arteko bertso txapelketan. Izan ere, idatzizko modalitatean Ai ene taldea finalera sailkatu zen atzo, Aiaran jokatu zen bigarren finalerdian.  Gasteizko Martin Ttipia taldearen aurka lehiatuko dira.

Bat-bateko txapelketari dagokionez, Aramaioko Marixeka azken txanpan geratu da finaletik kanpo, atzo Aiaran Aguraingo Sorginetxe taldea zertxobait hobeto aritu zelako. Izan ere, Xabi Igoa Marixeka taldeko  bertsolariaren arabera, "parekatua" izan zen final erdia: "Giro beroa egon da saio osoan zehar, umore onean joan da. Espero bezala, saio parekatua izan da. Lastima ez sailkatzea, baina Aramaioko ordezkaritza egongo denez, pozik gaude". Era berean, bertsolarien arteko giro onaren adierazle da agurra bi taldeek batera egin zutela: "Bi herri, bi kolore, izan arren ortzadarra gara, Araba gara. Halaxe amaitu dugu saioa", adierazi digu Igoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak