Mikel Ruiz de Azuak irabazi du Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko martxoaren 9a

Atzo, martxoak 8, egin zuten Martxoaren 8ko kartel lehiaketaren sari banaketa, Kultur etxean. Udalak antolatutako lehiaketara lau pertsona aurkeztu dira eta lehen saria Mikel Ruiz de Azuak irabazi du (200 euro). Bigarren saria, berriz, Maider Aldai gaztearendako izan da (100 euro). Bestalde, Lurgorri Eguneko zentrokoek ere beste kartel bat aurkeztu zuten lehiaketatik kanpo. Guztira bost kartel, beraz. Leire Espinosa gizarte laguntzaileak eta Edurne Uribarren-Iturrieta ongizate zinegotziak eman zituzten sariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak