Kontsumorako prestakuntza hizpide izango dituen hitzaldi sorta Sastiñan, Alaiak elkartearen eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko martxoaren 9a

Alaiak erretiratu elkartearen eskutik eta Eusko Jaurlaritzako Kontsumobide Institutuak antolatuta, kontsumorako prestakuntza hizpide izango duen hitzaldi sorta eta tailer praktikoak egongo dira datorren astean Sastiñan. Hitzaldiak hilaren 13an eta 14an izango dira (17:00). Lehenak erosketa arduratsuak izango ditu berbagai eta tailer praktikoa lehenago egingo da, hilaren 12an (17:00). Bigarren hitzaldiak, berriz, elikadura eta nutrizioa izango ditu hizpide eta tailer praktikoa hilaren 15ean egingo da (17:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak