55 bat lagunek eman dute izena. Lehen saioan ez ziren denak agertu, Lilaton lasterketa zela-eta ama batzuk eta horien seme-alabak Donostian izan zirelako. Hala ere, parte hartzea altua izan zen.
Gurasoak zein haurrak irakasle
Ikastaroa hiru taldetan banatu dute. Lehen taldean, Haur Hezkuntzako umeek lehen urratsak egiten dituzte patinen gainean. Bigarren taldean 12 urtera arteko ikasleak daude eta horiek ariketa ezberdinak egiteko gai dira patinen gainean. Azkenik, hirugarren taldean gurasoak dira protagonista. Gurasoen artean ere ere denetarik dago: "Batzuk hasiberriak dira, beste batzuk iaz egin zuten ikastaroa eta badaude trebeak diren beste guraso batzuk", dio Ajuarigerrak. Gurasoek eta trebeak diren ikasleek egiten dituzte irakasle lanak.
Gasteizerako autobusa bete
Etzi eta hilaren 18an ere Aramaioko kiroldegian elkartuko dira eta ikastaroarekin amaitzeko Gasteizko izotz pistara joango dira martxoaren 25ean: "Iaz bete egin genuen autobusa Gasteizera joateko eta aurten ere hala izatea espero dugu". Bestalde, ikasturtea amaitu aurretik mendi irteera bat antolatu gura dutela adierazi digu Ajuriagerrak.