Aramaion hasiko dute Euskadiko Openeko zirkuitua, domekan

Xabier Urtzelai 2012ko martxoaren 9a

Hainbat nobedarerekin, eta urtikaria sortzen duten beldar barik egingo dute domekan Euskadiko Openeko lehenengo lasterketa Aramaion. Norbaitek barre egingo du beldarraren kontura, baina iaz ziklistek zirkuituko maldei aurre egitearekin batera zizarearen tankerako gorputz luzexka duten larbak ere kontran izan zituzten. Txirrindulariek eta baita ikusleek ere.

Hala, bat baino gehiago azalean gorritu ederra hartuta itzuli zen etxera. Aurten ez da halakorik egongo, hotz egin duelako; bestalde, iazko lasterketaz alderatuta domekan zirkuitua apur bat lokaztuta egongo da –euri apur bat iragarri dute domekarako. Nobedadeei dagokienez, nabarmenena da aurten kategoria guztietako txirrindulariak batera irtengo direla (11:00) 

Iazko aldaketekin aurrera
Iaz antolatzaileek proba goitik behera aldatzea erabaki zuten, eta zirkuitu berriaren aldeko apustua egin zuten.
Igoera eta jaitsiera nabarmeneko zirkuitua alde batera utzi, eta bidezidorrez osatutako zirkuitua diseinatu zuten, Barajuen auzoan. Eta aurten aurrera egingo dute postura horrekin –irteera Azkoagan izango da. Ikusteko dago nork hasiko duen denboraldia indartsu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak