Zuhaitz Eguna giro ederrean igaro zuten atzo San Martin eskolako ikasleek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko martxoaren 8a

San Martin eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleek Zuhaitz Eguna ospatu zuten eguaztenean. Urtero moduan San Adrian baselizaren inguruan egin zuten landaketa. Irteeran parte hartu zuen Lierni Altuna alkateordearen arabera "oso ondo" joan zen eguna: "Oso gustura ibili gara", adierazi du. Hainbat zuhaitz landatu ostean hamaiketakoa egin zuten, giro ederrean.

Lehen Hezkuntzako ikasleen artean 3., 4., 5. eta 6. mailakoek egin zuten irteera. Autobusa hartu zuten San Martin eskolan eta kurtzetara igo ziren. Zuhaitzak landatu eta hamaiketakoa egin ostean ikasle guztiak jaitsi ziren autobusez, hirugarren mailako ikasleak ezik.
Izan ere, azken horiek Zuhaitz Eguna beste gai batekin lotu eta San Kristobalen geratu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak