Aramaioarrak ere Lilatoian

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko martxoaren 5a

Inoiz baino parte hartzaile gehiago (2.098) Donostiako Lilatoian atzo eta hainbat debagoiendar ere lehian. Horien artean, Aramaioko Iturri zuri emakume elkartekoak, argazkikoak. Egun pasa, autobusean Donostiara joan, karrera egin eta asko disfrutatu ondoren, trago batzuk ere hartzeko aukera izan zutela kontatu digute. Ondoren, bazkari goxoa dastatu zutela eta paseotxo baten ostean, berriro ere Aramaiora itzuli zirela. "Oso egun polita igaro genuen, talde giroan, eta rollo oso onarekin. Aupa Aramaioko neskak!" esan digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak