Aramaioarrak Koadrila Arteko Bertso Txapelketako finalerdietan

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko martxoaren 5a

Datorren asteburuan jokatuko dira Arabako Koadrila Arteko Bertso Txapelketako finalerdiak eta aramaioarrak ere izango dira lehian, finalerako txartelaren bila. Araian jokatuko dute, domeka arratsaldean.

Bat-batekoan zein idatzizkoan, Aramaioko talde bana lehian. Bat-batekoan, Aramaioko Marixeka, Aguraingo Sorginetxeren aurka ariko da.

Eta, idatzizkoan, Aramaioko Ai Ene!, Aguraingo Ostiral iluntzeetako berbalagunak taldearen aurka.

Beste finalerdia Zigoitian jokatuko dute zapatuan.

Sarrerak, egun berean salduko dituzte txarteldegian. Prezioa: 5 euro arrunta; 3 euro bazkideak, eta 16 urtetik beherakoak, dohainik.

Hemen bi finalerdiak

Martxoak 10, zapatua: Zigoitia, 17:30, Zigoitia aretoa.

  • Bat-batekoa: Gasteizko Kakiturri-Ehari vs Aiaraldeko Altubepekoak.
  • Idatzikoa: Gasteizko Trikiporru-Gasteizko Martin Ttipia.

Martxoak 11, domeka: Araia, 17,30, Andramari aretoa.

  • Bat-batekoa: Aguraingo Sorginetxe-Aramioko Marixeka.
  • Idatzizkoa: Aguraingo Ostiral iluntzeetako berbalagunak-Aramaioko Ai Ene!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak