Azken denboraldian lapurreta saiakerak egon dira, besteak beste, gazte lokalean –ate bi apurtu dituzte– eta Ibarratik Barajuenera bidean dagoen Benta Motz baserrian. Gainera, Jose Ramon Uribe auzoetako zinegotziak jakinarazi du txabola baten teilatu-hodiak lapurtu dituztela. Ez da hori dena: Etxaguen eta Gantzaga auzoetako elkarte gastronomikoetan eta Goiko tabernan ere ostu zuten orain gutxi. Udalaren arabera, auto susmagarriak ikusi dira azkenaldian eta Ertzaintzak jaso du lapurreton berri. Auto susmagarriak ikusiz gero, Ertzaintzari deitzea (943 53 47 20) aholkatu dute eta ahal bada, matrikula apuntatzea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.