Bihar, otsailak 29, ohiko plenoa egingo dute Aramaioko udaletxean (19:00). Gai zerrenda barruan nabarmentzekoak dira, hirigintza arloan, Arriola auzoko azpiegiturak berritzeko lanen eta Arraga auzoko ur edangarria eta saneamenduko sareak berrizteko lanean bermea bueltatzea. Bestalde, hiru mozio aurkeztuko ditu Bilduk: Kutxabank entitate berriaren administrazio kontseiluaren ordezkaritzaren ingurukoa lehena, sektore publikoaren erreformari buruzkoa bigarrena eta Zuiako koadrilako ordekazkariaren izendapenean Eudelek izandako jarreraren gainekoa hirugarrena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.