Mozorro artean hasi zen gaua
Bat-bateko saioaren aurretik baina, bertso idatzien modalitatea jokatu zen eta saioak iraun zuen bitartean barre algarak, adar-jotzeak eta txantxak etengabeak izan ziren. Ai Ene eta Aramaio Tropikala Gazte Asanblada taldeek lan bikaina egin zuten, eta bertso politak abesteaz gain eszenaratze txukuna, landua eta dibertigarria aurkeztu zuten. Trikitia, gitarra, edota kaxa flamenkoa entzun ahal izan ziren bertsoak laguntzen.
Ai Ene taldeak irabazi zuen kanporaketa, beraz, Aramaioko Marixeka taldearekin batera martxoaren 11 Araian jokatuko den finalerdian izango dira.
Finala Aramaion, hilaren 24an
Koadrilen arteko txapelketaren finala Aramaion jokatuko da eta antolatzailek aurreratu dute egitarau potoloa antolatu dutela. Bazkaria herriko pilotalekuan egingo da eta finala 17:30ak inguruan hasiko da.