Aramaioko Udalaren telefono zerbitzuak aurten 90 urte beteko dituela gogorarazi du Velez de Mendizabalek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko otsailaren 24a

Jose Mari Velez de Mendizabalek bere blogean argitaratu berri duenez, Aramaioko Udalaren telefono zerbitzuak 90 urte beteko ditu aurten. Remigio Garro zen orduko alkate eta Velez de Mendizabalaren arabera, 1922ko otsailaren 19an jakinarazi zuen alkateak telefono linea errealitate izango zela Aramaion. Telefono zerbitzuaren gaineko hainbat argibide ematen ditu; artikulu osoa irakurtzeko klikatu hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak