Aurten ere Txirritola euskara elkartearen ipuin lehiaketak ez du hutsik egingo. Herriko gaztetxoenei bereziki zuzendutako lehiaketak irakurzaletasuna eta literatura-lanen sorkuntza ditu helburu eta urtero moduan, ez dira sariak faltako. Txikienak protagonista izan arren, antolatzaileek deialdi berezia egin diete 12 urtetik gorakoei ere lehiaketan parte har dezaten. Lanak aurkezteko azken eguna da martxoaren 30a eta sari banaketa ekitaldia apirilaren 27an egingo dute, Kultur etxean. Ekitaldiaren xehetasunak aurrerago emango dira ezagutzera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.