Herri bazkarirako txartelak gaur arte daude salgai 12 eurotan, Eki –agortu dira–, Anboto, Anai eta Goiko tabernetan. 80 bat lagunendako lekua egongo da San Martin eskolako jantokian eta menua honakoa izango da, Arriolabengoak aurretu duenez: entsalada, haragi gisatua eta tarta.
Hona hemen zapaturako prestatu duten egitarau osoa:
- 12:00: Poteoa Herriko plazatik.
- 14:30: Herri bazkaria San Martin eskolako jantokian.
- 17:00: Kalejira pilotalekutik, herriko trikitilarien laguntzaz.
- 18:00: Mozorro lehiaketa eta txokolate beroa. Ondoren, umeendako dantzaldia.
- 19:00: Kale animazioa.